XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Borondate onez eta apalki, Naturari buruz dudan eritzia azaldu nahi nuke.

Gure amatzat dugun Natur osoa, etengabeko ibilte eta aldaketan ari da.

Norantz? Noiz arteraino? Ez ahal da, berbera, hilezkorra? Eta geu, gizakiok, ez ahal ginen hilezkorrak izateko sortuak izan? Badakigu, aldakorrak garela, baita gero eta urte gehiago, gero eta hobeto bizi gaitezkela.

Lurtarrok, gure burua salbatzeko ongi dagokigun aurrerapen hori lortu arte, ez gara etsiko! Eta, egiazko aurrerapena, Naturarekin batera, bide aurreragarri berean ibili behar dugu, egiazko aurrerapena, Natura, Gizateria eta bizi garen guztien bizitzearen alde lan egitea dalako! Guhauk lortu behar dugu komeni zaiguna! Osterantzean, beste eskuetan utziz gero, galduak bait gara! Eginkizun horretarako, Indar Sortzaileak guri, gure barruko barruan daramatzagun gogoa, oldea eta ezaguera ezarri dizkigu.